Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa ere hasiko da asteburuan
2016/09/08 | Lehiaketa
Larruzko paletako lehiarekin abiatuko da txapelketa, eta 26 taldek jokatuko dute; 1. mailako finala urriaren 23an izango da, eta 2. eta 3. mailakoak urriaren 30eko asteburuan
Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa ere hasiko da asteburuan (2016-09-11). Larruzko paletako lehiak emango dio hasiera txapelketari, hain zuzen ere. Eta laster gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak ere.
Nagusien mailako pilotariek hartuko dute parte larruzko paletako txapelketan, eta 1., 2. eta 3. mailan ariko dira. Denera, 26 talde lehiatuko dira: 8 lehenengo mailan (4 A multzoan eta beste 4 B multzoan), 12 bigarren mailan (6 A multzoan eta beste 6 B multzoan) eta 6 hirugarren mailan (multzo bakarrean).
Lehenik, ligaxka jokatuko dute, irailaren 11tik urriaren 9ra bitartean (1. mailan, urriaren 16ko asteburura luzatuko da lehendabiziko fasea). Finalerdi guztiak urriaren 23ko asteburuan jokatuko dira (1. mailakoak, esaterako, urriaren 21ean, ostirala). Eta igande horretan bertan, urriaren 23an, izango da ikusgai 1. mailako finala; 2. eta 3. mailako finalak, aldiz, urriaren 30eko asteburuan jokatuko dituzte.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago, eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egin. |
|