Azpeitiak, Andoainek eta Mutrikuk irabazi dute 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa

2016/07/13 | Lehiaketa

Eskuz, palaz eta zesta-puntaz irabazi zituzten finalak, hurrenez hurren, Astigarraga, Deba eta Zumaiaren aurka

Azpeitiak, Andoainek eta Mutrikuk irabazi dute 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eskuko lehian jantzi zuen txapela Azpeitiak, Astigarragari 3-0eko emaitzarekin finalean irabazita (Donostia-Atano, 2016-07-03). Andoainentzat izan zen palako lehiakoa; honek Deba hartu zuen mendean finalean (Donostia-Atano, 2016-06-05), 2-0eko emaitzarekin. Eta zesta-puntako lehian Mutriku Zumaiari gailendu zitzaion finalean, 2-1eko emaitzarekin (Zumaia-Aitzuri, 2016-07-02).

 

Ondoren zehazten ditugu finaletako jaialdi guztiak:

 

Uztailak 3, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: AZPEITIA 3 / ASTIGARRAGA 0

1. Kadeteak:
AZPEITIA 22 (Unai Alberdi-Julen Egiguren) / ASTIGARRAGA 3 (Oier Olarra-Markel Zapiain)

2. Jubenilak:
AZPEITA 22 (Gorka Iriarte-Jon Alberdi) / ASTIGARRAGA 20 (Gorka Oiarbide-Hodei Exposito)

3. Nagusiak:
AZPEITIA 22 (Markel Etxaniz-Daniel Murgiondo) / ASTIGARRAGA 19 (Harri Loidi-Jokin Sanchez)



PALA. Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a: ANDOAIN 2 / DEBA 0

1. Larruzko paleta:
ANDOAIN 35 (Ibai Iradi-Manex Lete) / DEBA 16 (Imanol Etxeberria-Manex Beitia)

2. Pala motza:
ANDOAIN 40 (Ibon Altuna-Aritz Rekalde) / DEBA 28 (Mikel Lopez-Mikel Sanchez)



ZESTA-PUNA. Uztailak 2, larunbata, 18:00, Zumaia-Aitzuri: MUTRIKU 2 / ZUMAIA 1

1. Kadeteak:
MUTRIKU 18 (Zuhaitz Arrillaga-Jon Iparragirre) / ZUMAIA 30 (Eduardo Agirre-Joseba Agirre)

2. Jubenilak:
MUTRIKU 35 (Ekaitz Mendizabal-Mikel Manzisidor) / ZUMAIA 13 (Cristian Saez-Julen Lopez)

3. Nagusiak:
MUTRIKU 35 (Jon Iñaki Mendizabal-Aitor Andonegi) / ZUMAIA 26 (Cosme Agirre-Unai Uranga)

 

 

 

 

Azpeitiak, hala, bere bosgarren txapela jantzi du aurten. Beste lauak 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri) eta iaz (Tolosaren kontra) lortu zituen. Eta beste hirutan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 

 

Andoainentzat ere bere bosgarren txapela da Herriartekoan. Gainontzeko lau garaipenak 2009, 2010, 2011 eta 2013 urteetan lortu zituen. Eta beste bost aldiz txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta 2015ean.

 
 
Eta, azkenik, Mutrikuk laugarren txapela gehitu dio bere palmaresari; azkeneko lau urtetako finalak irabazi ditu: 2013, 2014, 2015 eta 2016. Eta aurreko bi edizioetan, 2011 eta 2012, txapeldunorde izan zen. 
 
 
 
 
 
 
 
Azpeitiak 49 edizioetatik 39 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan
 
 
Txapelketako edizio guztietan hartu dute parte andoaindarrek, hau da, 26 aldiz.
 
 
Eta Mutriku 7 bider aritu da  Herriarteko Zesta-puntakoan; guztira, 19 izan dira
 
 
 

 

 

25 herri lehiatu dira eskuz aurten: Aduna, Aia, Altzo, Andoain, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Usurbil, Zestoa, Zizurkil eta Zumarraga. Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak (gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan); baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain.

 

Palaz, 8 herri lehiatu dira, iazko parte-hartzaile berak: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.

 

Eta zesta-puntaz, azkenik, 3 herrik parte hartu dute: Donostia, Mutriku eta Zumaia. 
 
 
 
 
 
 
 
 
Albiste honi erantsitako dokumentuetan kontsulta daitezke txapelketaren inguruko hainbat datu historiko. Eta aurtengo edizioko informazioa eta irudiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa eta Argazki galeriak ataletan daude ikusgai.
 

 

 














Babesleak

Ir arriba