Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko epea, zabalik
2016/07/08 | Hauteskundeak
Hilaren 15a izango da horretarako azken eguna; Hauteskunde Batzordeak, bestalde, hauteskundeak ospatuta eta erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, Batzar Orokorrerako hautatuak behin betiko aldarrikatu ditu
![]() Azken txanpan sartu da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua.
Gaur (2016-07-08), esaterako, Zuzendaritza Batzorderako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu da. Hilaren 15a izango da horretarako azken eguna. Orduan hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatuko dira eta erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko da, hilaren 19a bitartean. Hilaren 21ean erreklamazioak erabaki eta hautagaiak behin betiko aldarrikatuko ditu Hauteskunde Batzordeak. Hala, hilaren 26 izango da hauteskunde eguna; hautagaitza bakarra egongo balitz, baina, ez litzateke beharrezkoa izango hauteskundeak egitea.
Bestalde, eta horretarako hauteskundeak ospatuta eta erreklamazioak aurkezteko epea bukatuta, Hauteskunde Batzordeak GEPFko Batzar Orokorrerako hautatuak behin betiko aldarrikatu ditu (2016-07-07).
Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan dago ikusgai eta eskuragai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara). |
|