Azpeitiarentzat txapela 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketan

2016/07/05 | Lehiaketa

Bosgarrena gehitu dio, hala, bere palmaresari, Astigarragari 3-0 irabazita; festa paregabea izan zen Atanon

Azpeitiak irabazi du 2016ko Gipuzkoako Herriarteko Eskuzko Txapelketa. Iazko txapeldunak 3-0 hartu zuen mendean Astigarraga, Donostiako Atano III.ean jokatutako finalean (2016-07-03). Zaleek erruz bete zuten frontoia, eta giro bikainaz eta lehia biziko partidez gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. Festa egun paregabea izan zen, ezbairik gabe.

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Uztailak 3, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: AZPEITIA 3 / ASTIGARRAGA 0
 

1. Kadeteak:
AZPEITIA 22 (Unai Alberdi-Julen Egiguren) / ASTIGARRAGA 3 (Oier Olarra-Markel Zapiain)

2. Jubenilak:
AZPEITA 22 (Gorka Iriarte-Jon Alberdi) / ASTIGARRAGA 20 (Gorka Oiarbide-Hodei Exposito)

3. Nagusiak:
AZPEITIA 22 (Markel Etxaniz-Daniel Murgiondo) / ASTIGARRAGA 19 (Harri Loidi-Jokin Sanchez)

 
 
 
 
 

Azpeitiak, hala, bere 5. txapela jantzi du. Beste lauak 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita), 2010ean (Hernaniri) eta iaz (Tolosaren kontra) lortu zituen. Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). 

 

Astigarragak, berriz, ezin izan du bere lehendabiziko txapela jantzi. Finalera iritsi den aurreneko aldia zen aurtengoa.

 

 

 
 
Azpeitiak 38 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan, eta Astigarragak 14 bider.

 

 

 

Eskuz, 25 herri lehiatu dira aurten:

  1. Aduna
  2. Aia
  3. Altzo
  4. Andoain
  5. Arrasate
  6. Asteasu
  7. Astigarraga
  8. Ataun
  9. Azkoitia
  10. Azpeitia
  11. Bergara
  12. Bidania-Goiatz
  13. Donostia
  14. Errenteria
  15. Hernani
  16. Lasarte-Oria
  17. Lazkao
  18. Lezo
  19. Oiartzun
  20. Oñati
  21. Tolosa
  22. Usurbil
  23. Zestoa
  24. Zizurkil
  25. Zumarraga

 

 

 

Txapelketak utzitako datu guztiak eta finaleko hainbat irudi webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa eta Argazki galeriak ataletan daude ikusgai.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba