Txapelak Zazpi Itturri, Aurrera Saiaz, Mundarro, Usurbil eta Real Sociedad taldeentzat
2010/12/15 | Lehiaketa
2010-11ko Gipuzkoako txapeldunak dira zenbait jokamoldetan
![]() Joan den asteburuan, abenduaren 11n eta 12an, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Sariko bost final jokatu ziren, Alegian eta Azpeitian antolatutako jaialdietan. Ondoren azaltzen ditugu xehetasunak:
1. Eskuz binaka. Kadeteak, 1. maila: ZAZPI ITTURRI (Altuna-Iribarria) 22 / AURRERA SAIAZ (Galarraga-Iruretagoiena) 12
1. Gomazko paleta mutilak. Nagusiak, 2. maila: USURBIL (Xabier Errasti-Jon Olaizola) 25 / IKASBERRI (Igor Larrañaga-Urtzi Lopetegi) 13
Hurrengo jardunaldian (2010-12-19) jokatuko dira gainontzeko finalak, eta agur esango zaio 2010-11ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketari. Webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta ditzakezue jokamolde hauen inguruko nondik norakoak: dokumentuak, emaitzak, sailkapenak... |
|