Zabalik da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Batzar Orokorrerako hautagaiak aurkezteko epea
2016/06/21 | Hauteskundeak
Ekainaren 28an bukatuko da horretarako epea; federazioan bertan eskura daiteke beharrezko dokumentazioa
![]() Abian da Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren (GEPF) hauteskunde prozesua. Ekainaren 14an GEPFko Hauteskunde Batzordeak egindako bilerarekin hasi zen, hain zuzen ere. Eta pausoz pauso badoa aurrera.
Gaur (2016-06-21), adibidez, hauteskunde erroldari eta egutegiari alegazioak egiteko epea amaitu da. Erreklamaziorik ez zegoenez, Hauteskunde Batzordeak, berriz ere bilduta, honakoak erabaki ditu:
Albiste honi erantsitako artxiboan kontsulta daiteke hauteskunde egutegi osoa. Hauxe laburpentxo bat:
Gainontzeko dokumentazioa federazioan bertan egongo da ikusgai (Anoeta pasealekua, 5. Kirol Etxea. Donostia), harrera ordutan (goizez, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:30era; eta arratsaldez, astelehen eta asteartetan, 17:00etatik 20:00etara, eta asteazkenetan, 16:00etatik 19:00etara). |
|