Errendimenduko Udaberri Sariko finalak, ostiralean, Tolosan, Legazpin eta Astigarragan
2016/06/22 | Lehiaketa
Gipuzkoako finalak izango dira Tolosakoak, Mendebalekoak hartuko ditu Legazpik, eta Ekialdekoak Astigarragak
![]() Ostiralean (2016-06-24) jokatuko dira Errendimenduko Udaberri Sariko finalak. 2. urteko alebinen eta infantilen mailako pilotariak aritu dira lehian, eskuz binaka.
Tolosak hartuko ditu Gipuzkoako finalak, Legazpin jokatuko dira Mendebaldekoak, eta Astigarragan Ekialdekoak. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:
Ekainak 24, ostirala, 19:00, Tolosa-Beotibar. GIPUZKOAKO FINALAK 1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: GOIERRI (Leunda-Izagirre) / TOLOSA (Elola-Iztueta) 2. Eskuz binaka, infantilak: TOLOSA 2 (Sudupe-Lopetegi) / AÑORGA (Amiano-Albeniz)
Ekainak 24, ostirala, 19:30, Legazpi-Urbeltz. MENDEBALDEKO FINALAK 1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: BERGARA (Gil-Pereira) / ATZAPAR 1 (Tapia-Huitzi) 2. Eskuz binaka, infantilak: LEGAZPI 2 (Santamaria-Ezama) / MURUMENDI (Olano-Enbil)
Ekainak 24, ostirala, 19:30, Astigarraga-Udalekoa. EKIALDEKO FINALAK 1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: OIARPE (Olaitz-Bordes) / MUNDARRO (Urdangarin-Lizeaga) 2. Eskuz binaka, infantilak: HERNANI 1 (Uitzi-Garmendia) / ILUNPE 1 (Labaka-Buldain)
Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Udaberri eskuz binaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago. |
|