Azkoitia, Astigarraga, Azpeitia eta Hernani, Herriarteko eskuko finalean izateko lehian
2016/06/23 | Lehiaketa
Finalerdien itzulikoak jokatuko dituzte larunbatean Hernanik eta Azpeitiak, Hernanin, eta igandean Astigarragak eta Azkoitiak, Astigarragan; 3-0 irabazi zuten azpeitiarrek joanekoan, eta 1-2 Astigarragakoek. Zesta-puntan, Mutriku eta Zumaia sailkatu dira finalerako; uztailaren 2an jokatuko da, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian
![]() Herriarteko Eskuko Txapelketako finalistak ezagutuko dira asteburuan. Izan ere, finalerdietako itzulikoak jokatuko dituzte Hernanik eta Azpeitiak alde batetik, eta Astigarragak eta Azkoitiak bestetik. Joanekoetan Azpeitia eta Astigarraga nagusitu ziren: 3-0 irabazi zuten azpeitiarrek (22-9, 22-9, 22-13), eta 1-2 Astigarragakoek (22-0, 10-22, 11-22).
Hauexek dira, hain zuzen ere, asteburu honetako finalerdiak: LARUNBATA, EKAINAK 25
- 19:00, Hernani-Udalekoa: HERNANI / AZPEITIA IGANDEA, EKAINAK 26 - 17:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / AZKOITIA
Zesta-puntako lehian, bestalde, Mutriku eta Zumaia sailkatu dira finalerako (Mutrikuk bukatu du ligaxka lehenengo postuan, 8 punturekin, jokatutako jaialdi guztiak irabazita; Zumaia izan da bigarren, 6 punturekin, 2 jaialdi irabazita eta 2 galduta). Uztailaren 2an, larunbata, jokatuko dute finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian.
2016ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, 25 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan. Baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain. Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatu dute aurten ere.
49. edizioa da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean. |
|