Adimen Urritasuneko Pala Ligako azken partidak, larunbatean, Usurbilen
2016/06/15 | Lehiaketa
Txapelketaren azken faseko norgehiagokak eta finala jokatuko dituzte; 10:00etan hasiko da jaialdia
![]() Larunbatean (2016-06-18) bukatuko da Adimen Urritasuneko Pala Liga. Azken faseko partidak jokatuko dituzte, Usurbilen, 10:00etatik aurrera. Honela gelditu da jaialdia:
Honako pilotariek jokatu dute Pala Liga, bikoteka, bi multzotan banatuta:
A MULTZOA - Susana Berra-Iñaki Etxabe (Berdin Berdinak) - Lorea Iribar-Asier Urresti (Zarautz) - Joseba Altuna-Xabier Villar (Zarautz) - Alex Tremulot-Daniel De Valles (Ramuntxo)
- Pablo Fernandez (Berdin Berdinak)
B MULTZOA
- Egoitz Arribas-Haritz Lertxundi (Zarautz)
- Leire Esnal-Eneko Sagarmendi (Mindara)
- Bittor Alzuguren-Denis Nazabal (Ramuntxo)
- Jon Lasaga-Pedro San Jorge (Ramuntxo)
Ligaxka jokatu dute apiriletik ekainera bitarte, Gipuzkoako hainbat herritan:
- 1. jardunaldia, apirilak 23, Irun-Uranzu - 2. jardunaldia, maiatzak 7, Zarautz-Aritzbatalde - 3. jardunaldia, maiatzak 21, Errenteria-Agustina Otaola Raketista Profesionala - 4. jardunaldia, ekainak 11, Amasa Eta, esan bezala, larunbatekoa izango da, beraz, aurtengo edizioko azken jardunaldia. |
|