Jokoan da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa
2016/06/13 | Lehiaketa
Bertako Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen Pasaka Txapelketarekin bat egiten du lehiaketa honek; abuztuaren 3an izango dira finalak, Oiartzungo Kontzejupean
![]() Jokoan da Gipuzkoako Eskuko Pasaka Txapelketa. Iaz jokatu zen lehendabiziko aldiz eta, arrakasta ikusita, aurten ere martxan jarri dute Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Oiartzungo Txost klubak. Ekainaren 19tik abuztuaren 3ra bitarte jokatuko da. Eta nagusien mailako pilotariak lehiatuko dira, eskuz binaka.
Oiartzungo Txost Pilota Elkarteak antolatzen duen Pasaka Txapelketarekin bat egiten du lehia berri honek. Horrela, igandero-igandero, hainbat partida izango dira ikusgai, Oiartzungo Kontzejupean (Pasaka Txapelketako orain arteko bi jardunaldiak Iturriotzen jokatu dituzte). Jaialdi anitzak izango dira, gainera; 09:30ean hasita, honako norgehiagokez gozatu ahal izango da astero:
- Gaztetxoak
Gipuzkoako Txapelketan, ondorengo pilotariek hartuko dute parte, bi multzotan banatuta:
A multzoa
B multzoa
Gaztetxoen, gazteen, emakumezkoen eta herri mailakoen finalak uztailaren 29an izango dira, Oiartzungo Iturriotzen (bertako jaiak direla eta), 16:30ean. Gipuzkoako Txapelketako finalak, berriz, abuztuaren 3an (San Esteban, Oiartzungo festak) jokatuko dira, Kontzejupean, 13:00etan.
Informazio gehiago eta astez asteko kartelera webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Kontzejupe eta Kartelera ataletan daude ikusgai. |
|