Andoainek eta Debak jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketako finala, igandean, Donostian
2016/06/02 | Lehiaketa
Andoainentzat hamargarren finala da txapelketa honetan: 4tan jantzi du txapela, eta 5 aldiz izan da txapeldunorde; Debarentzat, berriz, lehendabiziko finala da igandekoa
![]() Andoainek eta Debak jokatuko dute 2016ko Herriarteko Pala Txapelketako finala, igandean (2016-06-05), 11:00etatik aurrera, Donostiako Atano III.a pilotalekuan:
Ekainak 5, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a ANDOAIN / DEBA, larruzko paletaz eta pala motzaz
Olaberria eta Errenteria finalaren atarian geratu dira. Olaberriak 3-1 galdu zuen finalerdietan Andoainen aurka (joanekoan 2-0 galdu: 35-25, 40-32; eta itzulikoan 1na berdindu: 35-31, 20-40). Eta Errenteriak emaitza berarekin, 1-3, Debaren kontra (joanekoan 1na berdindu: 32-35, 40-17; eta itzulikoan 2-0 galdu: 35-29, 40-36).
Andoainek Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan hartu du parte, hau da, 26 aldiz; eta Deba 7 bider lehiatu da. Andoainek 4tan jantzi du txapela: 2009, 2010, 2011 eta 2013an. Eta beste 5etan txapeldunorde izan da: 1997an, 1999an, 2006an, 2008an eta azkena iaz. Debarentzat, berriz, lehendabiziko finala da txapelketa honetan.
Bestetik, eskuko lehian final-laurdenetako joanekoak jokatuko dituzte. Eta zesta-puntan ligaxkako 4. jardunaldia. Hona hemen asteburua osatuko duten 6 jaialdien kartelera (palako finala barne):
OSTIRALA, EKAINAK 3 - 19:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / OÑATI (eskua) - 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ZIZURKIL (eskua)
LARUNBATA, EKAINAK 4
- 19:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / OIARTZUN (eskua)
IGANDEA, EKAINAK 5
2016ko Txapelketan, 25 herrik eman zuten izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil izan dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartu dute parte txapelketa honetan. Baja izan dira, berriz, Alegia eta Beasain. Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.
49. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz. Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde. Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde. Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean. |
|