50 bat pilotari buru-belarri lanean mutilen eskuko teknifikazio entrenamenduetan
2019/10/10 | Ikastaroak
Hautaketa entrenamenduak bukatuta, osatu dugu pilotarien behin betiko zerrenda; infantil kategoriako 35 pilotari ari dira, Urrestillan (Azpeitia), Zizurkilen eta Lasarte-Orian, eta kadete kategoriako 18, Donostian; entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren egitasmoak
Ekin diete entrenamenduei 2019-20 denboraldiko mutilen eskuko teknifikazio proiektuan parte hartzeko aukeratutako pilotariek. 53 lagun dira guztira, infantil kategoriako 35 eta kadete kategoriako 18. Aste honetan (2019-10-09) hasi dituzte saioak, eta ekainera bitarte asteazkenero bilduko dira frontoietara, pilotaz gozatzeko eta trebatzeko gogoz.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) sustatutako egitasmo honek pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede. 2014-15 denboraldian jarri zen martxan, eta urtero harrera bikaina izaten du.
Aurtengo deialdia berriz ere infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat izan da, eta Gipuzkoako 24 klubetako 103 pilotarik eman zuten izena, 60 infantil eta 43 kadete. Irailaren 18an, 25ean eta urriaren 2an hautaketa entrenamenduetara deituak izan ziren, eta ondoren osatu da pilotarien behin betiko zerrenda.
Esan bezala, 18 pilotari kadete ariko dira Gipuzkoa mailako entrenamenduetan (eskualde guztietakoak dira hauek), eta 35 pilotari infantil eskualdeetan (Deba eta Urolako 12, Goierri, Tolosaldea eta Aiztondoko 12, eta Bidasoa, Oarso eta Buruntza eskualdeetako 11).
Izan ere, infantilei zuzendutako entrenamenduak hainbat eskualdetan izango dira: Deba eta Urolako pilotariek Urrestillan (Azpeitia) izango dituzte saioak, Beñat Rezusta pilotari profesionalarekin; Tolosaldea, Goierri eta Aiztondokoak Zizurkilen elkartuko dira, Iñaki Esnal pilotariaren gidaritzapean; eta, azkenik, Bidasoa, Oarso eta Buruntzako pilotariak Lasarte-Orian elkartuko dira, Andoni Ugalde pilotariarekin entrenatzeko. Kadete kategoriako entrenamendu guztiak, berriz, Donostiako Atano III.enean izango dira, eta Iraitz Olaetxea GEPFko teknikariak gidatuko ditu.
Ondorengo lerrotan bildu ditugu aurtengo teknifikazio proiekturako pilotari hautatuak eta saioen hainbat xehetasun:
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||