Zubieta eta Txost taldeek Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu dute

2019/10/08 | Lehiaketa

Elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak; Luzean eta Noizbait taldeek jokatuko dute beste finalerdia; eguraldia lagun, igandean izango dira ikusgai bi lehiak, 09:00etatik aurrera, Zubietan

Zubieta eta Txost taldeek Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdietara sailkatzea lortu dute; aldiz, Behar Zana, gutxigatik, finalerdien atarian gelditu da.

Ligaxka amaituta, A multzoko lehen postuan sailkatu dira zubietarrak, eta B multzoko bigarren postuan oiartzuarrak; hala, finalerdietarako txartela lortuz biek ala biek. Gainera, era horretan, elkarren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Luzean eta Noizbait taldeek jokatuko dute beste finalerdia, B multzoko lehen sailkatua eta A multzoko bigarren sailkatua, hurrenez hurren.

Eguraldia lagun, igandean izango dira ikusgai bi finalerdiak, Zubietan:

 

 

Urriak 13, igandea, Zubieta-plaza
 

09:00: LUZEAN vs NOIZBAIT

11:00: ZUBIETA vs TXOST

 

 

 

 

Irabazleek urriaren 20ko jardunaldian jokatuko dute finala, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).

 

 

 

 

Euskal Herriko 8 talde lehiatu da 56. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa), Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa), Noizbait (Hazparne, Lapurdi) eta Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea) A multzoan; eta Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Sarako Izarra (Sara, Lapurdi) eta Txost (Oiartzun, Gipuzkoa) B multzoan.

 

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba