Martxan da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa
2016/05/04 | Lehiaketa
9 bikote lehiatuko dira, 4 1. mailan eta 5 2. mailan; finalak ekainaren 17an jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketan
![]() Maiatzaren 6an hasi zen Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. 9 bikote lehiatuko dira paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 5 bigarrengoan, hain zuzen ere:
1. maila
IRAZUSTABARRENA-BERCETCHE 2. maila
SAN SEBASTIAN-GALDOS
Txapelketak bi fase izango ditu. Lehendabizikoan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, 1. mailakoek maiatzaren 13tik ekainaren 3ra bitartean, eta 2. mailakoek maiatzaren 6tik ekainaren 3ra. Partida guztiak ostiraletan izango dira, Donostiako Gaska trinketan; 19:00etan hasiko dira jaialdiak.
Bigarren faseari dagokionez, bi mailetan 1. sailkatuak finalera pasatuko dira zuzenean, eta 2. eta 3 sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte: ekainaren 10ean, 19:00etan, Donostiako Gaska trinketan (lehen finalerdia 2. mailakoa izango da, eta bigarren partida 1. mailako finalerdia). Finalak, azkenik, ekainaren 17an izango dira, Donostiako Gaska trinketan, 19:00etan hasita (kasu honetan ere 2. mailakoa lehenik eta 1. mailakoa ondoren).
Txapelketaren jarraipena astero-astero egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak-Federatua-Emakumea Pilotari Trinketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. |
|