Herriarteko Txapelketaren lehendabiziko jardunaldia, asteburuan
2016/05/05 | Lehiaketa
Eskuz eta palaz ekingo diote lehiari; zesta-puntakoa datorren jardunaldian hasiko da
Asteburu honetan hasiko da urtero-urtero ikusmin handia sortzen duen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa. Eskuko eta palako lehiekin ekingo diote txapelketari: eskuko 9 jaialdi jokatuko dira, eta palako 4. Zesta-puntako txapelketa, berriz, maiatzaren 15eko jardunaldian hasiko da.
Ondoren zehazten dugu asteburu honetako kartelera:
- 19:30, Errenteria-Agustina Otaola Raketista Profesionala: ERRENTERIA / ANDOAIN (eskua) - 19:30, Asteasu-Usarrabi: ASTEASU / ZESTOA (eskua) - 20:00, Lezo-Beko Errota: LEZO / ADUNA (eskua) - 20:00, Arrasate-Uarkape: ARRASATE / AIA (eskua) - 20:00, Ataun-Auzoeta: ATAUN / LAZKAO (eskua) - 20:00, Olaberria-Udalekoa: OLABERRIA / OIARTZUN (pala) - 20:30, Oñati-Zubikoa: OÑATI / ZUMARRAGA (eskua) - 21:00, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA / ERRENTERIA (pala)
LARUNBATA, MAIATZAK 7 - 11:00, Lasarte Oria-Mitxelin: BERGARA / LASARTE-ORIA (eskua) - 11:00, Donostia-Altza: DONOSTIA / ANDOAIN (pala)
IGANDEA, MAIATZAK 8
- 11:30, Deba-Aldats: DEBA / LAZKAO (pala)
Edizio honetan, 25 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
PALA
ZESTA-PUNTA
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartuko dute parte txapelketa honetan. Baja izango dira, berriz, Alegia eta Beasain. Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.
Zozketak erabakitakoaren arabera, hauexek izango dira jardunaldiak:
ESKUA - Maiatzak 8 eta 15, final-hamaseirenak: ARRASATE / AIA; DONOSTIA / ALTZO; ERRENTERIA / ANDOAIN; OÑATI / ZUMARRAGA; BERGARA / LASARTE-ORIA; ASTEASU / ZESTOA; LEZO / ADUNA; ATAUN / LAZKAO; USURBIL / BIDANIA-GOIATZ - Maiatzak 22 eta 29, final-zortzirenak: ARRASATE edo AIA / AZKOITIA; DONOSTIA edo ALTZO / ZIZURKIL; ERRENTERIA edo ANDOAIN / ASTIGARRAGA; OÑATI edo ZUMARRAGA / TOLOSA; BERGARA edo LASARTE-ORIA / AZPEITIA; ASTEASU edo ZESTOA / OIARTZUN; LEZO edo ADUNA / HERNANI; ATAUN edo LAZKAO / USURBIL edo BIDANIA-GOIATZ - Ekainak 5 eta 12, final-laurdenak - Ekainak 19 eta 26, finalerdiak - Uztailak 3, finala, Donostiako Atano III.ean
PALA
- Maiatzak 22 eta maiatzak 29, finalerdiak
- Ekainak 5, finala, Donostiako Atano III.ean
- Maiatzak 21, 2. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA - Maiatzak 29, 3. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU - Ekainak 5, 4. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA - Ekainak 12, 5. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU - Ekainak 19, 6. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA - Uztailak 2, finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian
Sariei dagokienez, saiakerak izan dira babesle pribatuak lortzeko, baina zoritxarrez ez da posible izan. Gauzak horrela, eskuz 2500€ jasoko ditu txapeldunak eta 1250€ txapeldunordeak; eta parte-hartzaile guztiek 150€ gainditutako kanporaketa bakoitzeko. Palaz, 1250€ izango dira txapeldunarentzat eta 600€ txapeldunordearentzat, eta kanporaketako 100€. Azkenik, zesta-puntaz 600€ jasoko ditu txapeldunak eta 300€ txapeldunordeak, eta parte-hartzaile guztiek 300€ liga bukatzeagatik, desplazamendu dieta kontzeptuan.
Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde. Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde. Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean. |
|