Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko finalak, ostiralean, Donostian
2016/04/13 | Lehiaketa
Hernani 1 eta Hernani 2 izango dira aurrez aurre nagusien 1. mailako finalean, eta Ziotza eta Su-Berri lehiatuko dira 2. mailakoan; 19:15ean hasiko da jaialdia, Gaska trinketan
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen paleta argentinarreko finalak jokatuko dira, ostiralean (2016-04-15), Donostiako Gaska trinketan. 19:15ean hasita, bi partida izango dira ikusgai: lehenik, Ziotza eta Su-Berri 1 taldeek 2. mailako finala jokatuko dute; eta, ondoren, 1. mailako finalean, Hernani 1 eta Hernani 2 izango dira aurrez aurre. Hona hemen jaialdia:
Apirilak 15, ostirala, 19:15, Donostia-Gaska trinketa
2. Paleta argentinarra neska nagusiak, 1. maila:
1. mailako lehian 3 talde aritu dira, eta lehendabiziko bi postuetan sailkatutako taldeek lortu dute finalerako zuzeneko txartela. 2. mailakoan, berriz, 5 taldek jokatu dute, eta lehenengo sailkatuak, Ziotzak, lortu du finalerako pasea. 2. eta 3. postuetan sailkatutako Su-Berri 1 (Gabirondo-Maiza) eta Su-Berri 2 (Galdos-Tejedor) taldeek finalerdia jokatu behar izan zuten (2016-04-08), eta Su-Berri 1 taldeak irabazi zuen, 30-17ko emaitzarekin.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datuak. |
|