Gipuzkoak Iparralde hartuko du etxean GRAVNI Txapelketaren laugarren jardunaldian
2016/04/05 | Lehiaketa
Zubietan, Donostian eta Mutrikun izango dira ikusgai ezker hormako jaialdiak; eta trinketekoak, berriz, Iruran eta Irunen
![]() Laugarren jardunaldia izango da asteburukoa (2016-04-10) GRAVNI federazioen arteko txapelketan. Eta Gipuzkoako Selekzioak Iparralde hartuko du etxean; Araba / Errioxa eta Bizkaia / Nafarroa izango dira gainontzeko parekatzeak.
Ondoren zerrendatuko ditugu asteburuko jaialdiak, xehetasun guztiekin:
Datorren jardunaldian ere, apirilaren 17koan, etxean jokatuko du Gipuzkoako Selekzioak, kasu honetan Errioxaren aurka. Ligaxkako azkena izango da.
Apirilaren 24ko jardunaldian jokatuko dira GRAVNI Txapelketaren finalerdiak, eta finalak maiatzaren 1eko asteburuan izango dira.
Informazio gehiago webgune honetako Selekzioak atalean eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren web orrian: www.euskalpilota.com. |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||