Zubietak (jubeniletan) eta Zubieta 3k (nagusietan) irabazi dute Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketa

2016/03/15 | Lehiaketa

Lehena 40-34 gailendu zitzaion Txost 1 taldeari, eta Zubieta 3k 24-40 hartu zuen mendean Zubieta 2

Zubieta klubak eraman ditu etxera Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako txapel guztiak. Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan larunbatean (2016-03-12) jokatutako finaletan, Zubieta taldeak irabazi zuen jubenilen lehia, 40-34ko emaitzarekin, Txost 1 taldearen aurka; eta nagusietan Zubieta 3k 24-40 hartu zuen mendean Zubieta 2 taldea. 

 

 

 

Ondorengo lerrootan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
 

 

Martxoak 12, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro

 

1. Joko garbi, jubenilak: ZUBIETA (Bordagaray-Azpiroz) 40 / TXOST 1 (Telletxea-Ondaro) 34

2. Joko garbi, nagusiak: ZUBIETA 2 (Aizpurua-Arrillaga) 24 / ZUBIETA 3 (Iruretagoiena-Aizpurua) 40

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak.

 

 

*Oharra. Argazkia: Pilotarien Batzarra

 

 

 














Babesleak

Ir arriba