Gipuzkoak Bizkaia hartuko du etxean GRAVNI Txapelketaren bigarren jardunaldian
2016/03/15 | Lehiaketa
Zestoan, Donostian, Hernanin, Andoainen eta Mutrikun izango dira ikusgai ezker hormako norgehiagokak; eta trinketeko jaialdiak Iruran eta Irunen jokatuko dituzte
Joan den asteburuan (2016-03-13) hasi zen GRAVNI federazioen arteko txapelketa. Eta bigarren jardunaldi honetan etxean jokatuko du Gipuzkoako Selekzioak. Hain zuzen ere, Bizkaia hartuko du (Nafarroa / Araba izango dira gainontzeko norgehiagokak, dagoeneko jakina den bezala Iparraldeko Selekzioak erretiratu egin behar izan duelako txapelketatik Frantziako federazioak jarritako debekuaren ondoren).
Ondoren zerrendatuko ditugu asteburuko jaialdiak, xehetasun guztiekin:
Ligaxkako azken jardunaldian, apirilaren 17koan, jokatuko du berriro etxean Gipuzkoako Selekzioak; Errioxa hartuko du (izan ere, apirilaren 10eko jardunaldia bertan behera gelditu da; Iparraldeko Selekzioa zen orduan jokatzekoa Gipuzkoan).
Apirilaren 24ko jardunaldian izango dira GRAVNI Txapelketaren finalerdiak, eta finalak maiatzaren 1eko asteburuan jokatuko dira.
Informazio gehiago webgune honetako Selekzioak atalean eta Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren web orrian: www.euskalpilota.com. |
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||