Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak, larunbatean, Oiartzunen

2016/03/09 | Lehiaketa

Zubieta eta Txost 1 taldeak izango dira aurrez aurre jubenilen finalean, eta Zubieta 2 eta Zubieta 3 taldeek jokatuko dute nagusien mailakoa; 17:00etan hasiko da jaialdia, Madalensoron

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatuko dira larunbatean, 17:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Jaialdiko lehendabiziko norgehiagokan, jubenilen mailako lehia izango da ikusgai: Zubieta eta Txost 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak. Ondoren, nagusien mailako finalean, Zubieta 2 eta Zubieta 3 izango dira aurrez aurre.

 

 

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

Martxoak 12, larunbata, 17:00, Oiartzun-Madalensoro
 

1. Joko garbi, jubenilak: ZUBIETA (Bordagaray-Azpiroz) / TXOST 1 (Telletxea-Ondaro)

2. Joko garbi, nagusiak: ZUBIETA 2 (Aizpurua-Arrillaga) / ZUBIETA 3 (Iruretagoiena-Aizpurua)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Joko Garbi eta Kartelera ataletan ikus daitezke txapelketak utzitako datuak.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba