Mundarrok irabazi du Trinketeko Udazkena Saria
2010/12/01 | Lehiaketa
40-18 hartu zuen mendean Loiolatarra 2 taldea finalean
Mundarrok irabazi du Trinketeko Udazkena Sariko finala, eskuz binaka jokatu den lehia. Azaroaren 27an neurtu zituzten indarrak, Irurako Ametsa trinketan, Mundarro eta Loiolatarra 2 taldeek, eta lehenek 40-18 hartu zituzten mendean bigarrenak. Lehenengo edizioko txapeldunak izan dira, beraz, Astigarragako elkarteko Aritz Irazustabarrena eta Aitzol Lizeaga pilotariak.
Ondoren zehazten dugu jaialdia: *Azaroak 27, larunbata, 17:15, Irura-Ametsa trinketa
1. Eskuz binaka, nagusiak:
Gogoratu behar dugu Mundarro lehen postuan sailkatu zela ligaxkan, eta partida guztiak irabazita lortu zuela finalerako zuzeneko txartela. Loiolatarra 2, bestalde, 40-39ko emaitza estuarekin gailendu zitzaion Hernaniri finalerdian.
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa guztiaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak... |
|