Martxan da Udaberri Saria
2016/01/08 | Lehiaketa
Finalak martxoaren 20ko asteburuan aurreikusten dira
![]() Gabonetako etenalditxoaren ondoren, eta urte berriarekin batera, badator 2015-16 deboraldiko bigarren lehiaketa blokea. Hala, asteburu honetan (2016-01-10) Udaberri Saria jarriko da martxan.
Hainbat espezialitatetan jokatuko dute pilotariek:
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute (otsailaren 14ra arte espezialitate batzuetan, 21era arte beste zenbaitetan, 28ra arte beste batzuetan, eta gainontzekoetan martxoaren 6ra arte).
Ondoren, azken fasearen txanda izango da, eta finalerdiak martxoan jokatuko dituzte. Finalak, azkenik, martxoaren 20ko asteburuan aurreikusten dira.
Espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak 'Lehiaketa sistema' dokumentuetan aurkituko dituzue, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean. Bertan eta Kartelera sailan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari. |
|