Irazustabarrena-Eizmendi eta San Sebastian-Gabirondorentzat X. Emakumea Pilotari Txapelketa
2016/01/05 | Lehiaketa
Lehenek 30-23 hartu zituzten mendean Araiztegi-Maiza 1. mailako finalean, eta bigarrenek Indo-Arrillagari 22-30 irabazi zieten 2. mailako lehian
![]() Irazustabarrena-Eizmendi eta San Sebastian-Gabirondo bikoteek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako X. Emakumea Pilotari Txapelketan. Lehenek 30-23 irabazi zieten Araiztegi-Maizari 1. mailako finalean. Eta bigarrenek 22-30 Indo-Arrillaga bikotearen aurka 2. mailako lehian. Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska jubenilen finalak osatu zuen jaialdia: Intxurre 1ek (Zubeldia-Tolosa) 30-25 hartu zuen mendean Su-Berri 2 (Galdos-Larrarte).
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Abenduak 26, larunbata, 17:00, Donostia-Atano III.a
2. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Gomazko paleta neskak, 1. maila:
3. Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketa. Gomazko paleta neskak, 2. maila:
Txapelketak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Emakumea Pilotari Ezker Horma eta Kartelera ataletan kontsulta daitezke. |
|