Paleta argentinarreko lehiari ekingo diote asteburuan Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan

2015/12/07 | Lehiaketa

Abenduaren 13ko asteburuan hasi zen eskuz banakako lehia, paleta argentinarrekoari urtarrilaren 10ekoan ekingo diote, eta urtarrilaren 24koan eskuz binakakoari; eskuz banakako finalak urtarrilaren 16an izango dira, eta gainontzekoak martxoaren 6ko jardunaldian

Larruzko paletako lehiaren ondoren, eskuz banakakoaren txanda da orain Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Asteburuan ekingo diote (2015-12-13), kadeteen, jubenilen eta nagusien mailan.

Paleta argentinarreko lehia, berriz, urtarrilaren 10eko jardunaldian hasiko da; nagusien mailan jokatuko da.

Eta, azkenik, eskuz binakako lehiaren txanda izango da urtarrilaren 24tik aurrera; hemen ere kadeteak, jubenilak eta nagusiak ariko dira.

Lehendabiziko finalak, eskuz banakakoak, urtarrilaren 16ko jardunaldian jokatuko dituzte. Eta eskuz binakakoak zein paleta argentinarrekoak martxoaren 6ko asteburuan izango dira ikusgai.

Ondoren zehazten ditugu lehia guztiak, banan bana:

 

ESKUZ BANAKA

  1. Hasiera, abenduak 13
  2. Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  3. 18 talde kadeteetan (6 multzotan banatuta), 14 talde jubeniletan (4 multzo), 8 talde nagusien 1. mailan (2 multzo) eta 28 talde nagusien 2. mailan (8 multzo)
  4. 1. fasean, itzuli bateko ligaxka abenduaren 27a bitartean
  5. Partidak Irurako Ametsa trinketean, eta Donostiako Gaskan ere bai nagusien 2. mailakoen kasuan
  6. Finalerdiak, urtarrilaren 9ko asteburuan
  7. Finalak, urtarrilaren 16an, Irurako Ametsa trinketan

 

ESKUZ BINAKA

  1. Hasiera, urtarrilak 24
  2. Kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  3. 6 talde kadeteetan (multzo bakarra), 5 talde jubeniletan (multzo bakarra), 6 talde nagusien 1. mailan (multzo bakarra) eta 11 talde nagusien 2. mailan (2 multzo)
  4. 1. fasean, itzuli bateko ligaxka otsailaren 21a bitartean
  5. Partidak Irurako Ametsa trinketan
  6. Finalerdiak, otsailaren 27an
  7. Finala, martxoaren 5ean, Irurako Ametsa trinketan

 

PALETA ARGENTINARRA

  1. Hasiera, urtarrilak 10
  2. Nagusiak (1. eta 2. maila)
  3. 8 talde 1. mailan (2 multzo) eta 7 talde 2. mailan (multzo bakarra)
  4. 1. fasean, ligaxka otsailaren 14a bitartean 1. mailan eta 21a arte 2. mailan
  5. Finalerdiak, otsailaren 28an
  6. Finalak, martxoaren 6an

 

 

Xehetasun guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean eta bertako Lehiaketa sistemak dokumentuetan kontsulta daitezke. Eta bai bertan bai Kartelera atalean astez asteko jarraipena egin txapelketari.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba