Ozkarbi / Aurrera Saiaz 2, eskuz binakako nagusien ohorezko mailako finala
2010/11/25 | Lehiaketa
Gipuzkoako txapela nork jantziko lehiatuko dira, larunbatean, Tolosako Beotibarren; Aurrera Saiaz eta Zazpi Itturrien arteko eskuz banakako kadeteen mailako finala ere izango da ikusgai
![]()
Larunbat honetan, hilak 27, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko final garrantzitsua jokatu da, Tolosako Beotibar pilotalekuan: zehazki, eskuz binakako nagusien ohorezko mailakoa. Ozkarbi (Elgeta) eta Aurrera Saiaz 2 (Bidegoian-Tolosa) taldeak Gipuzkoako txapela lortzeko lehiatuko dira, eta maila handiko norgehiagoka izango da. Ilunpek (Azpeitia ) eta Aurrera Saiaz 1ek (Bidegoian-Tolosa), bestalde, 3. edo 4. postua bereganatzeko neurtu beharko dituzte indarrak. Aurretik, jaialdi bereko lehendabiziko partidan, Aurrera Saiaz (Bidegoian-Tolosa) eta Zazpi Iturri (Amezketa) taldeek eskuz banaka kadeteen mailako finala jokatuko dute. Ondoren zehazten dugu jaialdia: *Azaroak 27, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar
1. FINALA. Eskuz banaka kadeteak: AURRERA SAIAZ / ZAZPI ITTURRI
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketa hauen inguruko nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak... |
|