Hernanik (1.maila) eta Aiak (2.a) irabazi dute emakumezkoen gomazko paletako Gipuzkoakoa

2015/11/03 | Lehiaketa

Araistegi-Arrietak osatutako bikoteak Garmendia-Maiza bikotearen Su-Berri 1 hartu zuten mendean, 30-16, 1. mailako finalean; 2. mailako lehian, Aldai-Eizmendiren Aia taldeak 30-13 irabazi zion San Sebastian-Erasun bikotearen Ziotza 2ri

Hernanik eta Aiak irabazi dituzte Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak. Araistegi-Arrietaren Hernanik 30-16 hartu zuen mendean Garmendia-Maiza bikotearen Su-Berri 1 taldea, 1. mailako finalean. Eta 2. mailako lehian, Aldai-Eizmendiren Aia nagusitu zen, 30-13, San Sebastian-Erasunek osatutako Ziotza 2 taldearen aurka. Hona hemen jaialdia:

 

Urriak 31, larunbata, 17:00, Donostia-Atano III.a
 

1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: AIA (J.Aldai-G.Eizmendi) 30 / Ziotza 2 (J.San Sebastian-I.Erasun) 13

2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: HERNANI (A.Araistegi-A.Arrieta) 30 / Su-Berri 1 (A.Garmendia-A.Maiza) 16

 


 

Txapelketa honetan 4 talde lehiatu dira 1. mailan eta 8 talde 2. mailan. Datu guztiak Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean daude ikusgai.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba