Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak, larunbatean, Atano III.ean

2015/10/28 | Lehiaketa

Hernani eta Su-Berri 1 izango dira aurrez aurre 1. mailako finalean, eta Aia eta Ziotza2 taldeek jokatuko dute 2. mailakoa; 17:00etan hasiko da jaialdia

Larunbat honetan (2015-10-31) izango dira ikusgai Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako gomazko paleta neska nagusien finalak, 17:00etan, Donostiako Atano III.ean. Hernani eta Su-Berri 1 izango dira aurrez aurre 1. mailako lehian, eta Aia eta Ziotza 2 taldeek neurtuko dituzte indarrak 2. mailakoan. Hona hemen jaialdia:

 

Urriak 31, larunbata, 17:00, Donostia-Atano III.a
 

1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: AIA (J.Aldai-G.Eizmendi) / ZIOTZA 2 (J.San Sebastian-I.Erasun)

2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: HERNANI (A.Araistegi-A.Arrieta) / SU-BERRI 1 (A.Maiza-A.Garmendia)

 


 

1. mailan, 4 talde aritu dira, multzo bakarrean. 1. sailkatuak, Hernanik, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, Su-Berri 2k eta Su-Berri 1ek, finalerdia jokatu behar izan dute: Su-Berri 1ek (A.Maiza-A.Garmendia) 17-30 irabazi zion Su-Berri 2ri (I.Otaegi-M.Mendizabal).

 

 

 

2. mailan, berriz, 8 taldek hartu dute parte, 4 A multzoan eta 4 B multzoan. Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek, elkarren artean gurutzatuta (A1 vs B2 eta B1 vs A2), finalerdiak jokatu zituzten joan den jardunaldian: Ziotza 2k (J.San Sebastian-I.Erasun) 30-14 irabazi zion Ziotza 1 taldeari (O.Zubeldia-M.Arrillaga); eta Aiak (J.Aldai-G.Eizmendi) 30-9 hartu zuen mendean Su-Berri (I.Gutierrez-I.Gabirondo).

 



 

Txapelketaren informazio guztia kontsulta daiteke Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba