Realeko bi talde aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean
2015/10/29 | Lehiaketa
Donostiako Gaska trinketean jokatuko dute norgehiagoka Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2 taldeek, igandean, 10:15etik aurrera
Real Sociedad klubeko bi talde izango dira aurrez aurre Trinketeko Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean. Igandean jokatuko da (2015-11-01), 10:15ean, Donostiako Gaska trinketean. Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2 ariko dira nor baino nor:
1. Larruzko paleta nagusiak:
4 talde lehiatu dira txapelketa honetan: Altzatarra, Ramuntxo, Real Sociedad 1 eta Real Sociedad 2. Eta honela gelditu da sailkapena:
1. sailkatuak, Real Sociedad 1 taldeak, finalerako zuzeneko pasea lortu zuen, hala. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu behar izan zuten: Real Sociedad 2k (D.Arozena-I.Oiarzabal) 40-22 irabazi zion Ramuntxori (I.Mutuberria-A.Mutuberria), Gaskan, urriaren 18an jokatutako lehian.
Txapelketaren xehetasun guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa trinketa-larruzko paleta nagusiak atalean aurki daiteke. |
|