Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdiak, igandean
2015/09/24 | Lehiaketa
Luzean eta Zaharrer Segi izango dira aurrez aurre Oiartzunen, eta Zubieta eta Endaiarrak Villabonan; 11:00etan hasiko dira partidak
Azken txanpan sartu da Enrique Abril Errebote Txapelketa. Eguraldia lagun, ligaxkako partida guztiak jokatu dira, eta igande honetan finalerdiak izango dira ikusgai.
Alde batetik, Luzean eta Zaharrer Segi izango dira aurrez aurre (A multzoko lehen postuan sailkatu da Luzean, eta B multzoko bigarren postuan Zaharrer Segi); norgehiagoka hau Oiartzungo Beheko plazan izango da ikusgai, 11:00etatik aurrera. Beste finalerdia egun eta ordu berean jokatuko da, baina Villabonako Errebote plazan; Zubieta eta Endaiarrak lehiatuko dira bertan (B multzoko lehen sailkatua da Zubieta eta A multzoko bigarrena Endaiarrak). Hona hemen bi hitzorduak:
- Oiartzun: Luzean vs Zaharrer Segi
Finala Zubietako plazan jokatuko da, urriaren 11n.
52. edizioa du aurten Enrique Abril Errebote Txapelketak. Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte. Horietatik lau Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun; bi talde izan ditu txapelketan) eta Zubieta (Zubieta). Beste hiru Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Luzean (Donibane Lohizune) eta Noizbait (Hazparne). Eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).
Informazio gehiago nahi izanez gero, Lehiaketa-Federatua-Enrique Abril atalera jo daiteke. |
|