Deskarga ezazu gure aplikazio berria!

2015/09/17 | Aurkezpenak

Gailu mugikorretarako aplikazio berria du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak; txapelketa guztien jarraipen zehatza egiteaz gain, jokalari eta talde gogokoenak aukeratu eta horien berri jasotzeko parada eskaintzen du, besteak beste

Gailu mugikorretarako aplikazio berria jarri du martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Gaurtik deskargatzeko moduan da, dohainik, Google Play-en eta App Store-an.

 

Informazio eguneratua eskaintzen du aplikazioak. www.gipuzkoapilota.eus webguneak bezala, hainbat aukeratako menua du denboraldia eta lehiaketa jarraitzeko: albisteak, kartelera, emaitzak, sailkapenak... Dena esku-eskura eta xehetasun guztiekin.

 

Baina hainbat berrikuntza ere eskaintzen du.

 

Besteak beste, talde zein jokalari gogokoenak aukera ditzake erabiltzaileak, eta haien inguruko jarraipen zehatza egin. Esaterako, GEPFk bere webgunean aukeratutako talde eta jokalari horien inguruko informazioa eguneratzen duen bakoitzean, jakinarazpen bat iritsiko zaio erabiltzaileari bere gailu mugikorrera. Hala, besteak beste, haien partiden emaitzak edo ordutegiak esku-eskura izango ditu beti. 

 

Gainera, talde zein jokalari horien estatistikak ere emango ditu aplikazioak, grafiko eta portzentajeen bitartez.

 

Bestelako jakinarazpenak ere jasoko ditu erabiltzaileak, hala nahi izanez gero; adibidez, albiste berri bat sortzen den bakoitzean. Jakinarazpen guztiak pertsonalizatu daitezke.

 

Hastapenetan egonik, hainbat arazo antzeman ditugu, baina horiek ahalik eta azkarren konpontzeko lanean ari gara, denoi zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.

 

Probatzea da aplikazioa ezagutzeko erarik onena. Beraz, ez izan zalantzarik eta deskarga ezazu!

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba