2015-16 denboraldian bete-betean
2015/09/15 | Lehiaketa
Bete-betean sartu gara 2015-16 denboraldian. Enrique Abril Errebote Txapelketak eman zion hasiera, abuztuko azken asteburuan. Joan den jardunaldian (2015-09-13) jarri zen martxan Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, larruzko paletako lehiarekin. Eta asteburu honetan (2015-09-20) gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak (ia gehienak, bakar batzuek aurrerago ekingo baitiote lehiari).
Txapelketarik parte-hartzaileena da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, espezialitate ia guztietan jokatzen baita. Orain hasi eta abendu amaierara arte luzatzen da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau.
Hona hemen hainbat datu, jokamoldeka sailkatuta:
ESKUZ BANAKA - 28 talde: kadeteak, 7; jubenilak, 8; nagusiak, 13. - Finalak: azaroak 29.
ESKUZ BINAKA - 180 talde: kadeteak, 70 (15 1. mailan, 32 2. mailan, 23 3. mailan); jubenilak, 37 (15 1. mailan, 18 2.ean, 4 3.ean); nagusiak, 73 (8 Ohorezko Mailan, 16 1. mailan, 16 2. ean eta 33 3. mailan). - Finalak: azaroak 29 (kadeteen 1. eta 3. maila, jubenilen 1. maila eta nagusien ohorezko maila eta 1.a eta 2.a) eta abenduak 27 (kadeteen 2. maila, jubenilen 2. eta 3. maila eta nagusien 3. maila).
GOMAZKO PALETA - 51 talde: gizonezkoak, 44 (denak nagusietan, 8 1. mailan, 12 2. mailan eta 24 3. mailan); emakumezkoek aurrerago ekingo diote lehiari. - Finalak: azaroak 29 (gizonezkoen 1. mailakoak) eta abenduak 27 (gizonezkoen 2. eta 3. maila).
ZESTA-PUNTA - 35 talde: kadeteak, 15; nagusiak, 20 (8 1. mailan eta 12 2. mailan). - Finalak: abenduak 20.
PALA
- Finala: urtarrilak 3.
PALA MOTZA - 28 talde, denak nagusietan (8 1. mailan, 12 2. mailan eta 8 3. mailan) - Finalak: abenduak 13.
LARRUZKO PALETA - 28 talde: denak nagusietan (8 1. mailan, 12 2.mailan eta 8 3. mailan) - Finalak: urriak 25.
Txapelketaren jarraipena egin eta informazio zehatza nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo. |
|