Jokoan da Gipuzkoako Errebote Txapelketa
2015/07/01 | Lehiaketa
![]() Martxan da Gipuzkoako Errebote Txapelketa. Uztailaren erdialdera arte, igande goizero nagusien mailako errebote partidak ikusteko aukera izango da Oiartzunen, Villabonan eta Zubietan.
Herri horietako taldeak dira, hain zuzen ere, lehian txapelketa honetan: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta 1 eta Zubieta 2 (Zubieta).
Ondoren zehazten dugu egutegia:
1. jardunaldia: ekainak 28, igandea, 11:00 - Oiartzun: Txost / Behar Zana - Zubieta: Zubieta 1 / Zubieta 2
- Villabona: Behar Zana / Zubieta 1
- Zubieta: Zubieta 2 / Txost 3. jardunaldia: uztailak 12, igandea, 11:00 - Villabona: Behar Zana / Zubieta 2 - Oiartzun: Txost / Zubieta 1
Finala uztailaren 19ko asteburuan jokatzea aurreikusten da, Villabonako Errebote plazan.
Informazio gehiago eta astez asteko jarraipena webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. |
|