Azpeitiak eta Tolosak jokatuko dute Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala, igandean, Atanon
2015/07/01 | Lehiaketa
Hiru txapel ditu Azpeitiak, eta Tolosarentzat lehendabizikoa janzteko aukera izango da finala
Azpeitiak eta Tolosak jokatuko dute 2015eko Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finala, igandean, 10:30ean, Donostiako Atano III.ean:
Uztailak 5, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a AZPEITIA / TOLOSA, eskuz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan
Azpeitiak 38 aldiz hartu du parte Herriarteko Eskuzko Txapelketan, eta Tolosak 33 bider.
Azpeitiak 3 aldiz jantzi du txapela: 2004an (Hernaniren aurka), 2008an (Donostiari irabazita) eta 2010ean (Hernaniri). Eta beste 3tan izan da txapeldunorde: 1995 eta 1996an (bietan Azkoitiak irabazi zuen) eta 2007an (Arrasaterentzat txapela). Tolosak, berriz, igandean izango du aukera bere lehendabiziko txapela janzteko. Eta bi aldiz izan da txapeldunorde: 1975ean (Azkoitiak irabazi zuen) eta 2013an (Oiartzunek).
Herriarteko Eskuzko Txapelketaren historian, Azkoitiak ditu txapel gehien: 16. Zerrendan hurrengoa Donostia da, 6 txapelekin. Hernanik 5 ditu, 4 Segurak, 3na Azpeitiak eta Arrasatek, 2na Bergarak, Zumarragak eta Idiazabalek, eta bana Usurbilek, Amezketak, Soraluzek eta Oiartzunek.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izan da aurtengo edizioan, eta eskuko finala (palakoa bezala) Atano III.ean jokatuko da.
Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Hala, eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak. Gainera, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute parte-hartzaileek.
22 herri lehiatu dira eskuz aurten:
Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan. |
|