Astigarraga, Azpeitia, Tolosa eta Zizurkil, Herriarteko Eskuzko Txapelketako finalean egoteko lehian
2015/06/25 | Lehiaketa
Finalerdien itzulikoak jokatuko dituzte gaur Zizurkilek eta Tolosak, eta igandean Astigarragak eta Azpeitiak; 2-1 doaz aurretik bai Tolosa bai Azpeitia
Herriarteko Eskuzko Txapelketaren finalistak ezagutuko dira asteburuan. Izan ere, finalerdietako itzuliko partidak jokatuko dituzte Zizurkilek eta Tolosak alde batetik eta Astigarragak eta Azpeitiak bestetik. Bai Tolosak bai Azpeitiak aldeko 2-1ekoa dute, joaneko jaialdiak irabazi baitzituzten: Tolosa 2 / Zizurkil 1 (22-16, 22-4, 0-22); Azpeitia 2 / Astigarraga 1 (22-16, 14-22, 22-9).
Hauexek dira, hain zuzen ere, asteburu honetako finalerdiak: OSTIRALA, EKAINAK 26
- 19:30, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / TOLOSA IGANDEA, EKAINAK 28 - 17:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / AZPEITIA
Edizio honetan, 22 herrik eman zuten izena eskuko lehian, honakoek:
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta eskuko finala (palakoa bezala) Atano III.ean jokatuko da. Hain zuzen ere, uztailaren 5ean izango da final handia, igandea, 10:30ean hasita.
Gipuzkoa Berria da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak. Gainera, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute eskuko parte-hartzaileek.
Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan. |
|