Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, ostiralean,Mutrikun
2015/06/23 | Lehiaketa
Azken lau edizioetan ere jokatu dute finala elkarren aurka: Zumaiak irabazi zuen 2011n eta 2012an, eta Mutrikuk 2013an eta 2014an
![]() Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute 2015eko Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, ostiralean, 19:30ean, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan:
Ekainak 26, ostirala, 19:30, Mutriku-Miruaitz MUTRIKU / ZUMAIA, zesta-puntaz, kadeteen, jubenilen eta nagusien mailetan
Beraz, ligaxka amaituta, Mutriku sailkatu da lehendabiziko postuan, Zumaia izan da bigarren eta Donostia hirugarren. Andoain eta Tolosa ez dira lehiatu edizio honetan.
Zumaiak Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan hartu dute parte, hau da, 18 aldiz. Mutriku, berriz, 6 aldiz lehiatu da.
Zumaia 8 aldiz izan da txapeldun; hain zuzen ere, txapel gehien dituen herria da: 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011 eta 2012 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 7 bider izan da txapeldunorde: 2004an, 2005ean, 2008an, 2009an, 2010ean, 2013an eta 2014an. Mutrikuk, berriz, 2 txapel ditu palmaresean, azkeneko bi urteetakoak: 2013 eta 2014. Eta beste 2 aldiz izan da txapeldunorde: 2011n eta 2012an.
Bi herriek, gainera, 4 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko lau ediziotan, hain justu. 2011n eta 2012an Zumaiak irabazi zuen, eta 2013an eta 2014an Mutrikuk. Berdinketa desegingo da, beraz, ostiral honetan.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketak atalean. |
|