Jokoan da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa

2019/09/10 | Lehiaketa

Larruzko paletako espezialitateak eman zion hasiera lehiari, eta jardunaldi honetan eskuz binakakoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa gehituko zaizkio; hainbat datu laburbildu ditugu lerro hauetan

Dagoeneko jokoan da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, denboraldiko hitzordu garrantzitsu eta parte-hartzailea. Joan den asteburuan (2019-09-08) hasi zen lehia, larruzko paletako espezialitatearekin (xehetasunak hemen). Eta jardunaldi honetan (2019-09-15), eta baita hurrengo hiruretan ere, eskuz binakako, gomazko paletako eta zesta-puntako jokamoldeak abiatuko dira. Eta horrela, pixkanaka-pixkanaka, lehia bete-betean izan arte.


Izan ere, espezialitate ia guztietan jokatzen da Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, bai nesketan bai mutiletan, kategoria eta maila ugaritan. Eta lehia gehienak abendura arte luzatuko badira ere, denboraldi osoan zehar izango da jokoan txapelketa. 

 

 

 

Honako jokamoldetan ariko dira pilotariak:

 

  • Eskuz banaka: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; kantxa osoan aurrena eta lau t'erdian ondoren
     
  • Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (Ohorezkoak, 1., 2. eta 3. maila)
     
  • Gomazko paleta: 22 urtez azpikoetan eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila) mutiletan; eta jubeniletan eta nagusietan nesketan
     
  • Larruzko paleta: nagusiak (1., 2. eta 3. maila)
     
  • Pala motza: nagusiak
     
  • Pala: nagusiak
     
  • Zesta-punta: kadeteak, jubenilak eta nagusiak; lehenik binaka eta ondoren banaka
     
  • Joko garbi

 

 

 

Lehenik ligaxka eta ondoren kanporaketen fasea jokatuko dute guztietan. Espezialitate, kategoria eta maila zehatz bakoitzeko xehetasunak dagokion lehiaketa sistemetan kontsulta daitezke, webgune honetan bertan, hemen klikatuz.

 

 

 

Bertan ematen da ere finalen daten berri. Hauek dira oraingoz aurreikusitakoen gutxi gorabeherako datak:
 

  • Urriaren 27ko jardunaldia: larruzko paleta (nagusiak 1., 2. eta 3. maila)
     
  • Azaroaren 17koa: eskuz binaka (kadeteak 1. maila, jubenilak 1. maila eta nagusiak Ohorezko maila, 1.a eta 2.a)
     
  • Azaroaren 24ko asteburua: gomazko paleta mutilak (nagusiak 1. eta 2. maila)
     
  • Abenduaren 1ekoa: gomazko paleta mutilak (nagusiak 3. maila)
     
  • Abenduaren 22ko jardunaldia: eskuz binaka (kadeteak 2. eta 3. maila eta jubenilak 2. maila); zesta-punta binaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)
     
  • Abenduaren 29koa: eskuz binaka (nagusiak 3. maila)
     
  • Abendua: eskuz banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)
     
  • Urtarrila: pala (nagusiak)
     
  • Udaberria: joko gabi
     
  • Ekaina: eskuz banaka lau t'erdian (kadeteak, jubenilak eta nagusiak); zesta-punta banaka (kadeteak, jubenilak eta nagusiak)

 

 

 

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daiteke. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan astez asteko jarraipena egin.

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba