Aburuza-Araiztegi eta Garcia-Otaegi bikoteentzat txapelak Trinketeko Emakumea Pilotarin
2015/06/16 | Lehiaketa
30-29 eta 30-28 irabazi zieten, hurrenez hurren, Perez-Arrieta eta Tijero-Maiza bikoteei, 1. eta 2. mailako finaletan
Aburuza-Araiztegi (1. maila) eta Garcia-Otaegi (2. maila) bikoteek jantzi dituzte txapelak Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finaletan. Hurrenez hurren, Perez-Arrieta eta Tijero-Maiza bikoteei irabazi zieten. Joan den ostiralean (2015-06-12) jokatu ziren, Donostiako Gaska trinketean, eta partida orekatuak eta lehia bizikoak ikusi ahal izan ziren, emaitzek adierazten duten moduan:
Ekainak 12, ostirala, 19:00, Donostia-Gaska trinketa: 1. Paleta argentinarra neska nagusiak 2. maila: GARCIA-OTAEGI 30 / Tijero-Maiza 28 2. Paleta argentinarra neska nagusiak 1. maila: ABURUZA-ARAIZTEGI 30 / Perez-Arrieta 29
7 bikote aritu dira lehian txapelketa honetan, paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 3 bigarrengoan: 1. maila
ABURUZA-ARAIZTEGI 2. maila
GABIRONDO-ARRIOLA
Informazio eta irudi gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Argazki galeriak ataletan. |
|