Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira ostiralean, Gaskan
2015/06/11 | Lehiaketa
Aburuza-Araiztegi eta Perez-Arrieta bikoteek neurtuko dituzte indarrak 1. mailako finalean, eta 2. mailakoan Garcia-Otaegi eta Tijero-Maiza izango dira aurrez aurre; 19:00etan hasiko da jaialdia
![]() Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketako finalak jokatuko dira ostiralean (2015-06-12), 19:00etan, Donostiako Gaska trinketean. Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 12, ostirala, 19:00, Donostia-Gaska trinketa: 1. Paleta argentinarra neska nagusiak 2. maila: Garcia-Otaegi / Tijero-Maiza 2. Paleta argentinarra neska nagusiak 1. maila: Aburuza-Araiztegi / Perez-Arrieta
1. mailan, ligaxkan 1. eta 2. saikatu diren bikoteak pasatu dira zuzenean finalera. 2. mailan, berriz, 1. sailkatuak lortu du finalerako txartela, eta 2.ak eta 3.ak finalerdia jokatu behar izan dute; hau da, hain zuzen ere, finalerdiaren emaitza: Tijero-Maiza 30 / Gabirondo-Arriola 28 (ekainak 5, 19:00, Donostia-Gaska).
7 bikote aritu dira lehian txapelketa honetan, paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 3 bigarrengoan: 1. maila
ABURUZA-ARAIZTEGI 2. maila
GABIRONDO-ARRIOLA |
|