Emakumea Pilotari Eguna, larunbatean, Iruran
2015/05/28 | Ikastaroak
Bederatzigarren urtez ospatuko da festa berezi hau
![]() Larunbatean (2015-05-30) ospatuko da 2015eko Emakumea Pilotari Eguna, Iruran. Dagoeneko bederatzigarren aldia da topaketa eta festa berezi hau egiten dena. Bertan elkartuko dira Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan aurtengo ikasturtean emakumeen 20 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak.
Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Hainbat herrik ordezkaritza izango du txapelketa honetan: Azkoitia, Hernani, Lasarte-Oria, Oiartzun, Tolosa eta Zizurkil, besteak beste. Bikote hauek ligaxka jokatuko dute denek denen aurka, eta lehendabiziko lau sailkatuak finalerdietara pasatuko dira.
Txapelketaz gain, paleta saioak eta jolasak ere izango dira. Eta sari eta opari banaketa, talde argazkia, bazkaria... Aitzakiarik ez, beraz, ikasturte amaiera merezi bezala ospatzeko.
Hona hemen eguneko egitaraua:
- 10:00: IX. Emakumea Pilotari Egunaren hasiera - 10:15-11:30: Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoia. Ligaxka. - 11:45-12:45: Paleta saioak eta jolasak - 13:00: Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoia. Finalerdiak - 13:30: Emakumezkoen IX. Gipuzkoako Txapelketa Herrikoia. Finala - 14:00: Oroigarri eta sari banaketa eta talde argazkia - 15:00: Bazkaria |
|