Herriarteko Pala Txapelketaren finalerdiak jokatuko dira asteburuan

2015/05/27 | Lehiaketa

Joaneko jaialdiak izango dira asteburu honetan, eta itzulikoak ekainaren 7ko jardunaldian; eskuan, final-zortzirenetako itzulikoak jokatuko dira; eta zesta-puntan, 4. jardunaldia

Herriarteko Txapelketaren 4. jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Palako lehia azken txanpan sartu da, eta finalerdiak jokatuko dira, hain zuzen ere; finalerdietako joaneko jaialdiak izango dira, zehazki, eta itzulikoak ekainaren 7ko jardunaldian izango dira ikusgai. Eskuko lehian final-zortzirenetako itzulikoak jokatuko dira. Eta zesta-puntan ligaxkako laugarren jardunaldia.

 

 

Ondoren zehazten dugu asteburu honetako kartelera:

 

OSTEGUNA, MAIATZAK 28

- 19:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / ZUMAIA (zesta-punta)

 

OSTIRALA, MAIATZAK 29

- 19:30, Hernani-Udalekoa: HERNANI / ATAUN (eskua)
- 19:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ARRASATE (eskua)
- 19:30, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ZESTOA (eskua)
- 20:15, Ordizia-Beti Alai: ORDIZIA / DONOSTIA (pala)
- 20:15, Asteasu-Usarrabi: ASTEASU / TOLOSA (eskua)
- 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / BIDANIA-GOIATZ (eskua)
- 22:00, Azpeitia-Frontoi Txiki: AZPEITIA / ERRENTERIA (eskua)


LARUNBATA, MAIATZAK 30

- 10:30, Lazkao-Joxe Miguel Barandiaran: LAZKAO / ANDOAIN (pala)
- 16:00, Donostia-Atano III.a: DONOSTIA / BEASAIN (eskua)
- 16:30, Lasarte-Oria-Mitxelin: LASARTE-ORIA / ZIZURKIL (eskua)

 

 

Edizio honetan, 22 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:


ESKUA

  1. Aia
  2. Alegia
  3. Andoain
  4. Arrasate
  5. Asteasu
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Beasain
  11. Bidania-Goiatz
  12. Donostia
  13. Errenteria
  14. Hernani
  15. Lasarte-Oria
  16. Lezo
  17. Oiartzun
  18. Oñati
  19. Tolosa
  20. Zestoa
  21. Zizurkil
  22. Zumarraga
     

PALA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Lazkao
  6. Oiartzun
  7. Olaberria
  8. Ordizia
     

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Mutriku
  3. Zumaia

 

 

Eskuz, Aia, Azpeitia eta Oñati dira aurtengo parte-hartzaile berriak; eta baja izango dira, berriz, Amezketa, Bergara, Elgoibar eta Zaldibia. Palaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere. Eta zesta-puntaz, azkenik, Tolosa ez da lehiatuko aurtengoan.

 


 

Hauexek dira, hain zuzen ere, jardunaldiak:

 

ESKUA


- Maiatzak 10 eta 17, final-hamaseirenak

- Maiatzak 24 eta 31, final-zortzirenak: 

- Ekainak 7 eta 14, final-laurdenak

- Ekainak 21 eta 28, finalerdiak

- Uztailak 5, finala


PALA


- Maiatzak 17 eta 24, final-laurdenak

- Maiatzak 31 eta ekainak 7, finalerdiak

- Ekainak 14, finala


ZESTA-PUNTA (ligaxka)


- Maiatzak 10, 1. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU

- Maiatzak 17, 2. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA

- Maiatzak 24, 3. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA

- Maiatzak 31, 4. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA

- Ekainak 7, 5. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA

- Ekainak 14, 6. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU

- Ekainak 28, finala


 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Donostia Kirolarekin lortutako hitzarmenari esker, hiriko instalazioak erabiltzeko aukera izango da, eta bi final Atano III.ean jokatuko dira: palakoa ekainaren 14an eta eskukoa uztailaren 5ean. Zesta-puntako finala, berriz, parte-hartzaileen artean txandakatuz izaten da urtetik urtera, eta 2015ean Mutrikuren txanda izango da; Miruaitzen jokatuko da, beraz, ekainaren 28ko asteburuan.


 

Gipuzkoa Berria izango da 2015eko Txapelketaren babeslea. Eta, hari esker, duela urte batzuk banatzen ziren sariak banatzeko aukera izango du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak. Eskuz, 5000 euro jasoko ditu txapeldunak, 2500 txapeldunordeak eta 1250 euro bai 3. bai 4. sailkatuak. Palaz, 2500 euroko saria izango du txapeldunak eta 1250ekoa txapeldunordeak. Zesta-puntaz, 1250 euro izango dira txapeldunarentzat eta 625 txapeldunordearentzat. Azkenik, kanporaketa bakoitzeko 450 euroko saria jasoko dute eskuko parte-hartzaileek, 300 eurona palakoek, eta zestakoek 900 euro ligaxka osoagatik gehi 450na finala jokatzen dutenek.

 

 

 






Babesleak

Ir arriba