Martxan da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa
2015/05/20 | Lehiaketa
7 bikote ari dira nor baino nor, bi mailatan banatuta; finalak ekainaren 12an jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketean
Martxan da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. 7 bikote ari dira lehian, paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 3 bigarrengoan, hain zuzen ere: 1. maila
ABURUZA-ARAIZTEGI 2. maila
GABIRONDO-ARRIOLA
Txapelketak bi fase izango ditu. Lehendabizikoan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, 1. mailakoek maiatzaren 15etik 29ra bitartean, eta 2. mailakoek maiatzaren 15etik ekainaren 5era. Partida guztiak ostiraletan izango dira, Donostiako Gaska trinketean; 19:00etan hasiko dira jaialdiak.
Bigarren faseari dagokionez, 1. mailan 1. eta 2. sailkatuak finalera pasatuko dira zuzenean; ekainaren 12an jokatuko da, 19:00etan eta Donostiako Gaska trinketean hau ere, jaialdiko bigarren partidan. 2. mailan, berriz, finalerdia eta finala jokatuko dira. 1. sailkatua zuzenean pasatuko da finalera, eta 2. eta 3. sailkatuek finalerdia jokatuko dute ekainaren 5ean, 19:00etan, Gaskan. Finala, hortaz, ekainaren 12an izango da, 19:00etan, Gaskan, jaialdiko lehenenengo partidan.
Txapelketaren jarraipena astero-astero egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera atalak bisita ditzakezue. |
|