Ametsa 2k irabazi du Trinketeko Gipuzkoako Xareko finala
2015/02/26 | Lehiaketa
Xareko garaile izan da Ametsa 2 (Apeztegia-Sainz).
![]()
Joan den ostiralean (2015-02-20) Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako Xareko finala jokatu zen, Irurako Ametsa trinketean.
Ametsa 2 (Apeztegia-Sainz) eta Ametsa 3 (Santano-Vinuesa) izan ziren aurrez-aurre.
Ametsa 2k lortu zuen txapela etxera eramatea, 40-37 Ametsa 3 garaitu ondoren.
Ondoren zehaztuko dugu finala:
*Otsailak 20, ostirala, 20:30, Irura-Ametsa trinketa:
-Xare nagusiak, FINALA: AMETSA 2 (Apeztegia-Sainz) 40 / AMETSA 3 (Santano-Vinuesa) 37
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketaren jarraipena, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan egin dezakezue.
|
|