Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa

2015/01/09 | Lehiaketa

2. urteko alebinak eta infantilak (1.eta 2.maila) ariko dira, oraingo honetan, eskuz binaka. Zesta puntako lehia ere hasiko da.

Errendimenduko Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa asteburu honetan hasiko da.


Abendu bukaeran amaitu zen eskuz banakako errendimenduko txapelketan bezalaxe, errendimenduko eskuz binakako txapelketan ere ondorengo kategoriek parte hartuko dute: 2. urteko alebinak (2003) eta 1. mailako infantilak (2002) eta 2. mailako infantilak (2001.)


Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute talde guztiek eta sailkapenean 1. eta 2. postua lortu dutenek jokatuko dute finala martxoa bukaeran.

Gipuzkoako Errendimenduko Zesta Puntako lehia ere hasiko dute pilotari infantilek asteburuan.

Era berean, asteburuan Udaberri Sariko lehia martxan jarriko da; zesta puntaz aritzen diren nagusiek emanen diote hasiera txapelketari. Modalitate gehienak hurrengo asteburuan hasiko dira, beste batzuk ordea, urtarrilaren 25eko asteburuan ekingo diote lehiari.

 

Trinketeari dagokionean, eskuz banakako lehiak aurrera darrai eta xareko lehia asteburu honetan jarriko da martxan.

 

Bestalde, Euskal Ligak ere asteburu honetan izanen du hasiera. Jokamolde guztietan jokatzen den (ezker horma) txapelketa honetan, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako talderik onenek hartuko dute parte. Kadete kategoriatik gorako pilotariek parte hartzen dute.

 

Txapelketen jarraipena egin nahi izanez gero, web gune honetako Kartelera eta Lehiaketa atalak bisita ditzakezue.

 

 

 














Babesleak

Ir arriba