Gipuzkoako Elkarteen Arteko pala motzeko finalak, igandean, Altzan

2014/11/13 | Lehiaketa

Pala motza nagusien mailako (1, 2 eta 3.mailako) finalak jokatuko dira igande goizean Altzan.

Igande honetan (2014-11-16) jokatuko dira Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motzeko finalak.
Nagusien mailako hiru final izango dira ikusgai: 2. mailako, 3. mailako eta 1. mailako lehiak, hurrenez hurren.
 
1.mailako finalerdiak ostiralean, 2014-11-14, jokatuko dira eta hor erabakiko da zein taldek jokatuko duten igandeko finala.
 
Ondoren zehaztuko ditugu 1.mailako finalerdiak:
 
*Azaroak 14, ostirala, 20:05, Donostia-Atano III
 
1.Pala motza, nagusien 1.maila: REAL SOCIEDAD 3 (Eskisabel-Etxeberria) / REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Irigoien)
 
 
 
2.Pala motza, nagusien 1.maila: REAL SOCIEDAD 1 (Navarro-Zabala) / USURBIL 2(Begiristain-Arruti)
 
 
Finalaren jaialdia:
 
*Azaroak 16, igandea, 9:30, Donostia-Altza.FINALAK
 
1. Pala motza, 2. maila: REAL SOCIEDAD (Antxordoki M.-Antxordoki G.) / TXOST (Ezkerra-Andueza)
 
2. Pala motza, 3. maila: LANDARE (Elorza-Pichel) / GAZTELEKU (Iradi-Rekalde)
 
3. Pala motza, 1. maila: REAL SOCIEDAD 3 edo REAL SOCIEDAD 2 /  REAL SOCIEDAD 1 edo USURBIL 2 
 
 
 
 Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ikusteko webguneko Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.
 

 

 














Babesleak

Ir arriba