51.Enrique Abril Errebote Txapelketak aurrera darrai
2014/09/18 | Lehiaketa
Enrique Abril Errebote Txapelketako lehenengo faseko azken partidak jokatuko dira asteburuan.
![]()
Asteburu honetan erabakiko da 51. Enrique Abril Errebote Txapelketako finalerdiak ze taldek jokatu dituzten.
Errebote partidak Oiartzun, Zubieta eta Villabonan jokatuko dira.
Oiartzunen Luzaz Gazte-Txosten arteko partida ikusteko aukera egongo da. Zubietan Zubieta-Endaiarrak partidaz gozatzeko aukera izango dugu eta Villabonan, Zaharrer Segi- Behar Zanaren arteko partida jokatuko da.
Edizio honetan Euskal Herriko zazpi talde ari dira lehian. Horietatik hiru dira Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); beste hiru Lapurdikoak: Kapito Harri (Uztaritze), Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) eta Endaiarrak (Hendaia); eta bat Nafarroa Beherekoa: Zaharrer Segi (Baigorri).
Txapelketa bi fasetan antolatu da. 1. faseari dagokionez, multzo bakoitzean itzuli bateko ligaxkajokatuko da.
Bi multzotan banatuko dira parte-hartzaileak:
- B multzoa: Luzaz Gazte, Txost eta Kapito Harri.
2.fasean, 1.faseko multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz bi finalerdi jokatuko dira.
Finalerdiak hurrengo igandean, irailaren 28an jokatuko dira eta finala, urriaren 5ean izango da Oiartzungo plazan.
Txapelketaren inguruko jarraipena egiteko webgune honetako Lehiaketa atalean kontsulta daitezke lehiaketa sisteman eta egutegiak. Eta astero-astero baita Emaitzak eta Kartelera ere. Argazki Galeriak atalean 1go jardunaldiko argazkiak daude ikusgai. |
|