Larunbatean jokatuko da Euskal Pilota Egokituko IV.Gipuzkoako txapelketako finala

2014/06/25 | Lehiaketa

Adimen urritasuna duten kirolariek parte hartu dute txapelketa honetan.

Larunbat honetan (2014-06-28) jokatuko da Euskal Pilota Egokituko IV.Gipuzkoako Txapelketako finala Orion, 09:30ean hasita.


Txapelketa hau Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioaren eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren artean antolatzen da.

Pilotariak paletaz aritu dira lehian. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatu dute, denak denen aurkako ligaxka. Jardunaldiak Bergaran, Tolosan eta Azpeitian izan dira.

Oraingoan, Orion izango dira lehiak: final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira.

Ondorengoak izan dira txapelketan parte hartu duten bikoteak:

ORIOTIK:
- Pablo Fernandez-Pablo Marañon
- Iñaki Etxabe-Aitor Bikandi
- Susana Berra-Pablo Marañon/ Aitor Bikandi


ZARAUZTIK:
- Joseba Altuna-Xabier Villar
- Egoitz Arribas-Haritz Lertxundi


IRUNDIK:
- Bittor Alzuguren-Pedro San Jorge
- Daniel de Valles-Denis Nazabal


 

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba