Donostiak irabazi du XXIV. Herriarteko Pala Txapelketa.
Joan den larunbatean, ekainak 14, jokatu zen Donostiako Atano III-an finala eta 0-2 gailendu zitzaion Donostia Olaberriari.
*Ekainak 14, larunbata, 11:00, Donostia-Atano III:
1.Larruzko paleta: Donostia (Navarro-Sarasola) 35 / Olaberria (Arrieta-Olaran) 27
2. Pala motza: Donostia (Arozena-Oiartzabal) 40 / Olaberria (Berasategi-Garrido) 37
Donostiak aurten bere 6. txapela lortu du. Donostiak 1997ko, 1998ko, 2002ko, 2006ko eta 2008ko txapelketak ditu irabaziak, eta orain zerrendari 2014koa gehitu beharko zaio. Olaberriak, bestalde, 5 txapel ditu palmaresean; 2003an, 2004an, 2005ean, 2007an eta 2012an izan da txapeldun. Iaz bezala, aurten ere txapelak ihes egin dio Olaberriari eta txapeldunorde geratu da.
Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.