Larunbat honetan, ekainaren 14an, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finala eta Gipuzkoako Berezkoen Txapelketako finalak ikusteko aukera izango da.
16:00etan hasiko da jaialdia, Udaberri Sariko gomazko paleta neska jubenilen finalarekin. Su-Berri eta Aia taldeak izango dira aurrez-aurre.
Ondoren zehaztuko dugu finala:
*Ekainak 14, larunbata, 16:00, Zizurkil-Intxaur pilotalekua
1. Gomazko paleta neska jubenilak: Su-Berri / Aia
Itzuli bateko ligaxka jokatu da eta sailkapenean Su-Berri taldeak lortu zuen lehen postua. Aiako bikoteak finalerdian Ziotza 1 irabazi ostean lortu du finalerako txartela.
Jaialdiko 2. eta 3. partidak Gipuzkoako Berezkoen Txapelketako finalak izanen dira. Eskuz banaka arituko dira 2.urteko alebin nahiz infantilak.
Ondoren zehaztuko dugu finala:
*Ekainak 14, larunbata, 16:00, Zizurkil-Intxaur pilotalekua
2. 2.urteko alebinak: Alberdi-Ilunpe / Altuna-Tolosa
3. Infantilak:Aranguren-Usurbil / Zubeldia-Zazpi Itturri
2.urteko alebinetan, Alberdik (Ilunpe) Azkoitia (Euskal Jolas) garaitu ostean eta Altunak (Tolosa) Lopetegi (Tolosa) kanporatuta lortu dute finalean egotea.
Infantiletan aldiz, Arangurenek (Usurbil) irabazi zuen Egigurenen (Ilunpe) aurka jokatutako finalerdia. Eta, Zubeldia (Zazpi Itturri) Iriarteri (Ilunpe) gailendu zitzaion finalerdian.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako hautaketa proben ondoren, maila bakoitzean, 10 pilotari aritu dira eskuz banaka lehian. Lehenengo faseko 2.urteko alebinen partidak Zizurkilen izan dira eta infantilenak berriz, Bergaran.
Txapelketaren jarraipena egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.