Larunbatean jokatuko dira Herriarteko Pala Txapelketako finalerdiak

2014/06/05 | Lehiaketa

Finalerdietako itzuliko partidak jokatuko dira eta finala zein herrik jokatuko duten erabakiko da.

Herriarteko Txapelketa aurrera doa eta dagoeneko pala txapelketako finalerdietako itzuliko partidak jokatuko dira larunbat honetan, ekainaren 7an.

Larunbatean beraz, finalean zein herri egongo diren erabakiko da.

 



Ondoren zehaztuko ditugu jaialdiak:

2014/06/07, larunbata, 11:30, DEBA - Aldats:

1. DEBA-LP / OLABERRIA-LP
2. DEBA-PM / OLABERRIA-PM


2014/06/07, larunbata, 13:00, DONOSTIA - Altza:

1.DONOSTIA-LP /ANDOAIN-LP
2.DONOSTIA-PM /ANDOAIN-PM



Zesta-Puntako txapelketari dagokionez, ostiralean, ekainaren 6an, izango da Tolosa-Zumaia arteko jaialdia. Txapelketako 5.jaialdia izango da, hain zuzen.

2014/06/06, ostirala, 20:00,TOLOSA - Beotibar:


1.    TOLOSA-K/  ZUMAIA-K
2.    TOLOSA-J / ZUMAIA-J
3.    TOLOSA-N / ZUMAIA-N


Eskuko lehian ordea, final laurdenetako joaneko partidak jokatuko dira, ondorengo herri bikoteen artean:

-Azkoitia-Asteasu
-Hernani-Oiartzun
-Astigarraga-Donostia
-Alegia-Lasarte-Oria



Bide batez, finalen datak gogoraziko dizkizuegu jarraian:


Eskuko finala: uztailaren 5 edo 6an (zehazteke).
Palako finala: ekainaren 14an.
Zesta-puntako finala: ekainaren 22an.


Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia

 

 

 














 

Babesleak

Ir arriba