Hilario-Edorta bikoteak irabazi du III.Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketaren finala
2014/06/04 | Lehiaketa
Edurne-Jurgi geratu dira txapeldunorde, Aizpe-Beņat bikoteak hirugarren postua lortu du eta laugarrena, Iņaki-Aingeruk.

Joan den larunbatean, 2014-05-31, III.Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Gipuzkoako Txapelketaren azken jaialdia jokatu zen Usurbilen.
Lau partida jokatu ziren jaialdian; finalerdiak jokatu ziren aurrena: Hilario-Edorta / Iñaki-Aingeru artekoa (sailkapenean lehenengo postua eta laugarren postua lortu dutenak) eta ondoren, Edurne-Jurgi / Aizpe-Beñat (bigarren eta hirugarren sailkatuak) izan ziren aurrez-aurre.
3. eta 4. postuak jokatuko ziren jarraian, Aizpe-Beñat eta Iñaki-Aingeruren artean eta azkenik finalerdietan sailkatu ziren Hilario-Edorta eta Edurne-Jurgiren arteko finala ikusteko aukera izan zen.
Ondorengo lerrootan zehaztuko dugu larunbateko jaialdia eta emaitzak:
*Maiatzak 31, larunbata, 10:30, Usurbil
1.Finalerdiak: HILARIO-EDORTA 22 / IÑAKI-AINGERU 11
2.Finalerdiak: EDURNE-JURGI 22 / AIZPE-BEÑAT 17
3. 3. eta 4. postuak: AIZPE-BEÑAT 22/ IÑAKI-AINGERU 15
4.Finala: HILARIO-EDORTA 22/ EDURNE-JURGI 12
Horrela geratu da beraz, sailkapen orokorra:
-Hilario-Edorta
-Edurne-Jurgi
-Aizpe-Beñat
-Iñaki-Aingeru
Hirugarren urtea da txapelketa hau jokatzen dena, eta aurten ere, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarlanean antolatu da.
Martxoan hasi eta larunbatean bukatu zen txapelketa. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatu dute parte-hartzaileek, bikote finkoetan banatuta, denek denek aurka.
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua atalean aurkituko dituzue txapelketaren inguruko xehetasun guztiak.
|
|